XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Abenduko edizioekin konparatuta Jende gutxi Durangoko azokanEuskara hutsezko liburu eta diskoen azoka itxi berria da Durangon.
Nobedadea izan arren, nobedadeak ere plazaratu arren, oihartzun eskasa sortu du.
Iragan igandean itxi zen Durangoko Azokaren euskarazko edizioa.
Lehen edizioa hain zuzen ere.
Bertatik bueltaska bat eman zuen edonor ohartuko zen maiatzeko edizio honek ez zuela kolorerik ere abenduko edizioarekin.
Jendearen presentziaren aldetik bederen.
Erakustazokan, abenduan ez bezala stand guztiak kabitzen ziren, eta diskoetxeek ez zuten eleiz atarira joan beharrik izan abenduko azken edizioan bezala.
Stand guziak beterik agertzen baziren ere denentzat egon zen tokia azoka barruan.
Jende gutxiAipagarriena, aipa daitezkeen eginkizunetaz aparte, jende falta izan zen.
Une askotan jende gehiago ikusten zen puesto barruan kanpoan baino.
Eta aldi berean, Urkiolan, AEKanpada zela eta milaka lagun egon ziren egun horietan Durango ondoan.
Gazte jendea gehienbat.
Gure lagun batek esan zuen bezala
Ez zen horrelakorik izan ordea, nahiz eta tartean tartean AEKanpista horietako batzuk han agertu gau-pasa egin ondoren, edo besterik gabe azokari begiradatxo bat emateko asmotan.
Zergatik ez zuen jendeak erantzun? Erantzun ezberdin ugari jaso ahal izan genuen.
Editore bat nahiko haserre zegoen,
Beste bat berriz jende gutxi zergatik zegoen azaltzen ahalegindu zen.
Justifikatzen nolabait esateko.
Egia esan.
Lau egunetako azoka izatea, tartean zegoen
Besteak berriz:
Nobedadeak, azokara aurkeztutako liburu berriak ugari izan ziren.
Ez gara hasiko hemen horiek aipatzen, sobera aipatuak izan bait dira egunotan prentsan.
Baina esan dezagun, euskarazko produzioari dagokionez, bai diskoak, bai liburuak frango izan zirela Durangora aurkeztutakoak.
Nobedade frango eta atsegin zenbait kasutan.
Gauza bat azpimarratu nahi genuke halaz eta guztiz ere, erakustazoka atzeko aretoan egindako aurkezpenak, liburu berrien aurkezpenak, arras tristeak izan ziren.
Horietarako ere ez zen jenderik apenas.
Entzulegorik gabeko aurkezpenak izan ziren gehien batean.
Ebakerari buruzko topaketetara, agertu zen jendea.
Gauza ezaguna da linguistika arloak inkondizional asko izateaz gain inkondizional berri asko ere egiten dituela.
Bertsolariek eta hizlariek ere bildu zuten jende apur bat, baina orohar nahiko triste zegoen azokaldeko giroa.
Testu liburuen intereseanArestian aipatu bezala ikusi baldin bagenuen Durangoko azoka, eta ez dugu uste guk bakarrik ikusi genuenik horrela, bilatu beharko litzateke zein izan den bere alde ona edo interesgarria.
Eta udaberriko azokaren euskal edizio honek interesik izan baldin badu testu liburuen aurkezpenerako izan da.
Areago, froga moduko bat egin nahi izan da, minimoak betez gero, aurrerantzean udaberrian ere funtzionatzeko eta testu liburuak udaberriko azoka horren inguruan aurkezteko.
Elkar argitaletxeko Jose Mari Sors-ek esan bezala
Baten bat baino gehiago hasiko da orain eztabaidan, ea zer den egokiago, euskarazko produzio gehiena urtean behin argitaratzea, abenduko azokan, edota denboran deszentralizatzea nahiz eta udaberriko azoka testuliburuen arauera antolatua izan.
Neguko edizioaren inguruan eztabaidatuko dugu berriz!.
Peru UNZUETA.